Albisteak

13. Akuako Birako izen ematea zabalik

Datorren irailaren 16an korrituko den 13, Akuako Birako izen ematea zabalik dago. Lasterketa, goizeko 10:30ean hasiko da eta lasterkariek 7,8 km-ko distantzia korritu beharko dute.

Lasterketako lehen bost korrikalariei bertako produktuez osatutako sariak emango zaizkei. Proban parte hartzen duten gainontzeko lasterkariek ere oparia jasoko dute eta hamaietako eder batez gozatzeko aukera izango dute. Izen ematea irekita dago www.herrikrosa.eus web orrian edo Zestoako kiroldegian. Aurrez 5€ ordaindu beharko dira baina irua lasterketa egunean bueltatu egingo da.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide