Albisteak

2018-2019 ikasturterako kiroldegiko jardueren eskaintzak

Zestoako Kiroldegiak kirol jarduera ezberdinak eskainiko ditu 2018-2019 ikasturterako. Jarduera guztiak datorren urriaren 1ean hasiko dira. Kiroldegiko arduradunak azaldu duenez, jarduera guztiak astebetez probatu ahalko dira, beti ere, aldez aurretik izena emanda. Kiroldegian eman daiteke izena edo 943 147 942 telefonora deituta ere. Honako hauek dira jarduera horiek:

  • Mantentze gimnasia: astelehen eta asteazkenetan 09:30 – 10:15
  • Jubilatuentzako gimnasia: astelehen eta asteazkenetan 10:30 – 11:15
  • Zumba B: astelehen, asteazken eta ostiraletan 14:45 – 15:30
  • Pilates A: astelehen eta asteazkenetan 18:30 – 19:15
  • Pilates B: astearte eta ostegunetan 20:00 – 20:45
  • Integral gaztea: astearte eta ostegunetan 17:30 – 18:15
  • Integral Fit: astearte eta ostegunetan 18:30 – 19:15
  • Total training B: astelehen eta asteazkenetan 19:30 – 20:15



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide