Albisteak

2018ko Errege kabalgata

Akoako aldapan hasiko da errege kabalgata arratsaldeko 18:30ak inguruan. San Juan Egoitzako “Milagrosa” kaperan geldialdia egingo dute lehenik, “Jesus haurtxoari” mirra, urrea eta intsentsua eskaintzeko. Ondoren, euren ibilbidea jarraikiĀ  Gisasola egoitzara zuzenduko dira Gesalaga kaletik. Egoitzatik irten eta plazarako noranzkoa hartuko dute Erdi kaletik gorantz. Plazara iritsi eta errege eta euren laguntzaileek hitz batzuk esango dituzte Udaletxeko balkoitik.

Elizako konpontze lanak direla eta eskutitz banaketa Udaletxe azpian egingo da, herriko musika bandak lagundutako musikaz. Antolatzaileen esanetan, eguraldi txarra eginda ere, kabalgata ez da bertan behera geldituko.

 

Oharra: Kabalgata antolatzen duen taldea paje bila dabil

Kontaktua: 650966698 (Marijo)




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide