Albisteak

2018ko Udaleku irekien guraso bilera egingo dute ostegunean

2018ko udaleku irekien inguruko azalpenak emateko bilera irekia egingo dute ostegunean, hilak 21, Gaztelekuan (anbulatorio zaharrean). Bi txandatan banatuko dute bilera. 16:30ean, HHko haurren gurasoak bilduko dira (2014, 2013, 2012 urteetan jaiotakoak). 19:00etan aldiz, LHko gurasoen txanda izango da (LHko bilera, 2011 eta 2010 urteetan jaiotakoak). Herrigunean, guztira 98 haurren hartuko dute parte eta begirale-taldea 16 begirale eta bi koordinatzailek osatzen dute.