Albisteak

21 kuadrilla inguru bilduko dira aurtengo paelladan

Paella antolatzen dabiltzan kuadrillek deituta, aurtengo paelladan izena emateko bilera egin zen atzo arratsaldean Kultur Etxeko areto nagusian. Aurtengo paelladan 21 koadrila inguruk hartuko dute parte, guztira, 300 pertsonatik gora. Bileran, paellada eguneko lanak banatu ziren zozketa bidez. Antolatzaileek azaldu zuten aurtengo paellada ostiralean izanik (irailak 7), hainbat koadrillek ez dutela parte hartuko. Atzoko bileran bazkarirako txartelak erosi ez zituztenek, Koro ile-apaindegian izango dute erosteko aukera gaurtik hasi eta abuztuaren 31a bitartean.

Ondorengoa da kuadrilla bakoitzari egokitutako lanen zerrenda:

Mahaia jartzea:

  • 98ko kinta
  • Pitxinbola
  • 99ko kuadrilla

Botilei kortxoa kentzea:

  • Pello
  • 86ko kinta

Postreak banatzea:

  • 90eko kintada
  • Peña Txungua
  • 89ko kuadrilla

Platerak, mahai-tresnak eta edalontziak jasotzea:

  • 96ko kintada
  • LGHBT

Kafea egin eta banatu:

  • 2001eko kintada
  • 97ko kintada

Hondakinak jaso:

  • 82ko kinta
  • Euromillones
  • 2000ko kinta
  • RIP