Albisteak

22 lagun izan dira Agiro Mendi Elkarteak pasa den asteburuan antolatutako irteeran

22 lagunek hartu dute parte Argiro Mendi Elkarteak pasa den asteburuan Pirineoetara antolatutako irteeran. 9 guraso eta 13 ume joan izan dira. Larunbat goizean irten ziren Zestoatik Rio Gallegora (Huesca), bertan rafting egin zuten eta ondoren Riglosera joan ziren eta bertako aterpetxean pasa zuten gaua. Hurrengo eguneanĀ  Mallos eta Riglosen zeharkaldia egin zuten eta arratsaldea igerilekuan igaro zuten.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide