Albisteak

50 lagun inguru bildu ziren ziren Feminismotik (h)astearen baitan antolatutako “Klase feminismoaren oinarriak” hitzaldian

Atzo hasi zen Zestoako Txoko Feministak, Gaztetxeak eta Gaztedi sailak elkarlanean antolatutako ‘Feminismotik (h)astea’. Nahia Santanderrek eskainitako Klase feminismoaren oinarriak hitzaldiak eman zion hasiera ekintza eta aldarrikapenez beteriko asteari. 50 lagun inguru bildu ziren Gaztetxean Santanderrek eskainitako saioan.

Ostegunean jarraituko dute ekintzekin. Hilaren 14an, Gorputzari tratu onak emakumeentzako tailerra izango da arratsaldeko 19:00etatik 20:30era. Haizea Egiguren Harremanitzeko kideak eskainiko du tailerra eskola txikiko psikomotrizitate gelan.

Larunbatean, hilak 16, MICE eta ON taldeek kontzertuak eskainiko dituzte Gaztetxean. Iluntzeko 22:30ean hasiko da Bargaztak oholtzan saioa eta DJ TurtukiƱaren musikarekin emango diote amaiera ekintzaz beteriko asteari. Gaztetxera hurbiltzen direnek, zozketa erotikoan parte hartzeko aukera izango dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide