Multimedia

[BIDEOA] Gorka Alberdi ibai inguruko zaborraren inguruan

Astinduk, ibai garbiketa antolatu du datorren larunbaterako, hilak 16. Ibai inguruaren egoeraz hitz egin dugu duela lau urtetik Arroan bizi den Gorka Alberdi azkoitiarrarekin. Alberdiren arabera, egoera “oso kezkagarria” da eta zerbait egin beharra dago.

Ibai garbiketa goizeko 09:00etatik 12:30era izango da eta ondoren, parte hartzen dutenek, mokadutxo batez gozatzeko aukera izango dute. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute Jubilatuen tabernan. 14 urtetik beherakoek gurasoek lagunduta joan behar dute.