Agenda atala lehertu beharrean dugu

Danbolin.eus-eko agenda bete-betean dago. Eskerrik asko esku artean dituzuen ekimenen berri ematen diguzuen guztioi!

Jadanik sartu ditugu uztailean Narrondo, Arroabea eta Arroagoian izango diren festetako egitarauak. Batzuk guztiz errematatu gabe daude, baina, ehuneko handi batean lotuta dago dena eta falta dena joango gara eguneratzen!

Bitartean, hemen kontsulta daiteke

http://danbolin.eus/agenda




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide