Agiro Mendi klubak antolatuta, mendi zeharkaldia Deba-Arbil-Lastur-Otzarreta-Endoia-Zestoa. Ekainaren 2an goizeko 8:50ean gurutzetik aterata. Prezioa. Bazkideak 35 euro eta ez bazkideek 40 euro. Gau bat, gosari bat eta afari bat Lasturko aterpetxean. Eraman beharreka, Lo zakua, egunerako janaria. Izena ematea Kiroldegian maiatzaren 30 arte. Informazio gehiago 665756952 Mikel
GIZA KATEAN PARTE HARTZEKO GURE ESKU DAGOK ZERRENDATUTAKO ARRAZOIAK Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko aukera berriak sortu daitezkeen honetan, herritar guztiok ezinbesteko giltza garelako. Euskal herritarrok gure etorkizun politikoa libreki eta demokratikoki erabakiko dugun ziklo berri bat ireki nahi dugulako. Gure eskubideak eta erabakia defendatuz eta egikarituz, etorkizun...
Ilargiak eragin nabarmena du landareengan. Tailer honetan, gure baratzeetan ilargiak duen eragina nolakoa den ulertzearekin batera, ilargi egutegiak erabiltzen ikasiko da. Iraetako baratze parkean, dohainik.
2019ko Aurrekontu Irekien karpak egongo dira plazan, zestoarrei proiektua eta parte-hartze prozesua aurkezteko eta, aldi berean herritarren iritziak eta proiektuari ekarpenak jasotzeko.
Ekainberri ikusteko aukera, historiaurreko tailerrak, olinpiadak, ibilaldiak pottokatan eta tren turistikoa. Herrigunean, eguerdi aldean, pintxo tourra. Arratsaldean umeentzako ikuskizuna. (Afaria bertan behera gelditu da). San Joan sua, dantzari eta txistulariekin.
Euskaraldia antolatuko duen batzordea sortu da. Irekia da edonorentzat. Lehen bilera ekainaren 25ean egingo dute arratsaldeko 18:30ean Kultur Etxeko Gazteleku ohian