Albisteak

Agiro Mendi taldeko 12 lagun Ehun Millak lasterketaren antolakuntzan izango dira asteburu honetan

Gipuzkoako lurralde historikotik igarotze den Ehun Millak ultrarail distantziako proba jokatuko da datorren asteburuan. Beasaindik abiatuko da ostiralean, hilak 13, eta 168 kilometroko ibilbidea osatu ostean itzuliko da bertara larunbatean, hilak 14. Probak Goierri, Urola Kosta, Urola Garaia eta Tolosaldea zeharkatuko ditu mendiz.

Agiro Mendi taldeko kideak, urtero legez, lasterketaren antolakuntzan laguntzen jardungo dute. Aurten 12 lagun arduratuko dura Arauntzatik hasi eta Zelatunerainoko ibilbidearen zatia markatzeaz. Aste guztian zehar dabiltza ibilbidea markatzen. Lasterketaren egunean, zati horren ardura izango dute, guztia kontrolatzen egongo dira gaueko 00:00etatik goizeko 10:00ak inguru arte. Lasterketa gaueko 01:00-01:30ak aldera pasako da bertatik.