Albisteak

“Aimarez” ardoaren aurkezpena Laiak dendan

“Aimarez” ardoaren aurkezpena izango da bihar, osteguna, arratsaldeko 19:30ean Laiak dendan. Bastidako El Otero upategiko azken uztako ardoari buruzko nondik norakoak azalduko dituzte Aitor eta Iñaki Mata anaiek. 2017ko mahatsekin egindako Aimarez ardo zuria eta urteko ardo beltza izango dira biharko protagonistak.

Aurkezpenaz gain, ardo horiek daztatzeko aukera ere izango da, Laiak dendak eskainitako Errioxako Duroc txorizoaz lagunduta.