Albisteak

Aitor Salegik, Antton Aizpuruarekin bikotea osatuz, Plazatik Gaztetxera bertso sariketa irabazi du

Igandean ospatu zen Plazatik Gaztetxera bertso sariketako finala Mutrikuko Gaztetxean. Txapelketa bikoteka jokatu da, eta 64 bertsolarik hartu dute parte.

Aitor Salegi zestoarrak eta Antton Aizpuruak osatutako bikotea izan da aurtengo edizioko bikote txapelduna.

TOPATU.EUS atariak igandeko finalaren bideoa kaleratu du, esteka honetan duzue ikusgai: http://topatu.eus/edukia/aitor-salegik-eta-antton-aranburuk-jantzi-dute-plazatik-gaztetxera-sariketako-txapela




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide