Albisteak

Aizarnazabalgo San Miel jaietara joateko autobus zerbitzu berezia eskainiko du Lurraldebusek

San Miel jaietan murgilduko dira datorren asteburuan Aizarnazabalen. Hori dela eta, Zestoa-Aizarnazabal gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko du Lurraldebusek. Iluntzeko 23:30ean irtengo da Aizarnazabalera joateko autobusa Zestoatik. Itzulerako zerbitzua, aldiz, 04:00etan irtengo da Aizarnazabaldik.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide