Aldarrikapen eguna afariarekin bukatuko dugu

Behin eta berriz ari gara entzuten, aurtengoa martxoaren 8a berezia izango dela bai Euskal Herrian, baita Zestoan ere. Nazioarteko deialdiarekin bat egin eta planto egingo baitugu emakumeok. Zestoan lanuztea egingo dugu eguerdiko 12:30etatik 13:30etara eta plazan elkartuko gara. Iluntzean, 19:30ean berriro plazan bilduko gara ekitaldi nagusirako. Aldarrikapen eguna afariarekin bukatuko dugu.

Emakumeon afaria

  • Noiz: martxoak 8, 21:00etan.
  • Non: Jubilatuen tabernan
  • Prezioa: 15€
  • Izen-ematea: Jubilatuen tabernan, azken eguna martxoaren 6a.

Animatu!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide