Albisteak

Alonderoko aldapako igogailuaren lanak egiteko proposamenak aurkezteko epea hilaren 15ean amaituko da

Datorren hilaren 15ean amaituko da Alonderoko aldapako igogailu publikoko lanak egiteko proposamenak aurkezteko epea. Lanak jaso ondoren kontratazio mahaia bildu eta esleipen prozedura martxan jarriko da.

Lanak egingo dituen enpresaren hautaketa hiru fasetan banatuko da. Lehen fasea urtarrilaren 22an hasiko da eta baldintza administratiboak hartuko dira kontuan. Hilaren amaieran, berriz, bigarren faseari ekingo diote proposamen teknikoak ebaluatuz. Esleipenaren azken zatian proposamen ekonomikoak aztertutako dira. Prozedura hori amaitu ostean, puntuazio altuena lortu duen enpresa udal batzarrari aurkeztuko zaio.

Otsail amaierarako esleipen prozesua amaitzea aurreikusten du Gorka Unanue EAJko hirigintzako zinegotziak. Obrak  egingo dituen enpresa hautatutakoan hainbat agiri aurkeztu beharko ditu Udalean lanak hasi baino lehen.  Obra guztiaren kostua 312.946,63 eurokoa izango da BEZa barne eta martxoa amaierarako hastea aurreikusten da. Unanueren arabera lanak bost hilabeteren buruan amaitutzat izatea espero da.