Albisteak

“Angula ustelak” hitzaldia hilaren 9an Kultur Etxean

Angula ustelak hitzaldia egingo da datorren astelehenean, hilak 9, arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxean. Ainhoa Intxaurrandieta (GHKko lehendakari ohia) eta Iñaki Errazkini  (Gipuzkoako Ingurumen diputatu ohia) babesa adierazteko hitzaldi bira da Angula ustelak eta Euskal Herriko 35 herrietan antolatu dituzte saioak. Ainhoa Intxaurrandieta eta Igor Meltxor kazetariak arituko dira hizlari lanetan.

2017ko urrian Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkinen kontrako auzia zabaldu zuten Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak egindako batzarrean. 2013an errauste plantaren proiektua gelditzea egozten zieten Intxaurrandieta eta Errazkini. Erabaki hark ekarritako kostuak euren gain hartzeko eskatu die kontsortzioak: 8,2 milioi euro kalte ordainetan, eta 600.000 euro finantza gastu eta inbertsio galeretan; denera 41 milioi euro. Epaiketa 2018ko irailean izango da.