Argazki zaharretatik ikasten

Nire moduan argazki zaharrak ikustea gustuko duten horietakoa bazara, seguru askotan jarduten duzula interneten argazkiak begiratzen. Normalean beti berdintsuak izaten dira, jada ezagunak egiten zaizkizu denak, Tarjeta Postal jartzen duten horiek, ia etxeko albumeko argazkiak bezala ezagutzen ditugu. Baina tarteka izaten da argazkiren bat gure begiak kixkurtu arazi eta burua ordenagailuko pantailarantz gerturarazteko gaitasuna duena. Horietako bat izan da hau niretzat. Zenbaiti ezaguna egingo zaio baina nik ez nuela inoiz orain arte ikusi esango nuke, edo ez dit behintzat atentziorik deitu.

Begira Bainuetxeko argazki hau. “Entrada Principal” jartzen du eta gaur egun kafetegia dagoen aldea da. Joño! ba nik ez nekien hori! garai batean sarrera nagusia hortik zuela alegia. Zerbait berria ikasi dugu gaur ere. Zuek ere bai?