Albisteak

[ARGAZKIAK] 2017ko Zestoako Jaien hasiera

Larunbat honetan, irailaren 2a, hasi dira 2017ko Zestoako Jaiak. Goizean zehar gaztetxoen esku pilota txapelketako finalak eta Zestoako IV. Ardi Txakur Lehiaketa jokatu dira. Eguerdian Txoko Feministak deitutako kontzentrazioa egin da herriko plazan, udan zehar emakumeen kontra izan diren erasoen zein eguneroko indarkeriaren aurka.

Arratsaldean XXXII. Ondarbasora Igoera jokatu da. Jon Mendia zestoarra izan da azkarrena Erdikaletik Ondarbasora iristen 11 minutu eta 33 segundoko denborarekin. Ustekabe txarangako kideak kaleak girotuz ibili dira egun osoan zehar.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide