Albisteak

[ARGAZKIAK] 225 partaide izan ziren Agiro Mendi Klubak antolatutako igandeko ibilaldi neurtuan

Ibilbideko markekin arazoren bat edo beste izan zen eta basoak garbitzen ari direnez, azken orduko aldaketatxo batzuk ere egin behar izan zituzten . Ondorioz, esanda baino kilometro gehiago egin zituzten mendizaleek. Kontuak kontu, giro bikaina egin zuen eta balorazio oso ona egin du mendi klubak. Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi izan dizkie parte hartzaileei Agiro mendi klubak.

Argazkiak: Jone Bergara