Albisteak

[ARGAZKIAK] 63 herritar izan dira Agiro Mendi Klubak Somportera antolatutako irteeran

Iraupen eskiko irteera egin dute Agiro Mendi Klubak antolatuta hainbat herritarrek. Somporten izan dira 29 heldu eta 34 ume iraupen eskia praktikatzen. Zenbaitek, giro ona aprobetxatuz erraketekin itzuli ederrak ere egin dituzte. Hainbat urte daramate Agiroko kideek irteera egiten eta parte-hartzaileek antolakuntza bikaina izan dela nabarmendu dute.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide