Albisteak

[ARGAZKIAK] Giro bikaina beste urte batez Akuako biran

13. edizio honetan, Akuako Birako txapela janztera ohituta daudenek izan dira aurten ere txapeldunak; Igon Manzisidor eta Nerea Amilibia. Herritar eta akoarren parte hartzea azpimarratu dute antolatzaileek. Aritz Elustondo eta Mertxe Uribetxeberria izan dira aurreneko zestoarrak eta IƱaki Albisu helmugara iristen aurreneko auzotarra. Asto lasterketako garailea ere bera izan da. Anoetako Belodromoaz gogoratu denik ere izan da bere karrera ikusita. Gainontzekoak hortxe, batzuk kuriosoago besteak ahal zen bezala ikusleen algararik ez zen falta gaurkoan ere. Gaztetxo eta haurrentzat ere izan da urteroko tartea, zelaiari itzulia. Eta ezin aipatu gabe utzi, urteroko hamaiketako bikaina.

Hemen aurtengo Akuako Birako denborak.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide