Albisteak

[ARGAZKIAK] Giro ederrarekin ospatu dituzte San Lorente auzoko San Lorentzo festak

Giro ederrarekin ospatu dituzte San Lorento auzoan San Lorentzo jaiak. Dozenaka lagun bildu dira auzoko ermitan. Goizeko 11:00etan meza egin dute eta ondoren, Lopene ganadutegiko zezen txiki eta poniekin jolasteko aukera izan dute gaztetxoek. Ermita kanpoan hamaiketako eder batez gozatzeko aukera izan dute bertaratu direnek.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide