Albisteak

[ARGAZKIAK] Ijitoen etorrera egin dute gaur Aizarnako Amabirjin jaietan

Amabirjin jaietan murgilduta daude Aizarnan joan den larunbatetik. Oilasko biltzearekin hasi zituzten festak larunbatean. Igandean, berriz, jubilatuen hamaiketakoa egin zuten. Atzo, astelehena, atseden eguna izan zen eta gaur ekin diote berriro ere festari. Ijitoen etorrera ospatu dute auzoan. Hainbat auzokide ijitoz jantzi dira, garai batean Aizarnan bizi ziren ijito haien moduan. Aizarnako festa batzordeko kideek azaldu duten euren intentzioa ez dela ijitoak mespretxuz tratatzea, baizik eta garai batean euren artean bizi ziren ijito haiei ongi etorria egitea, zentzu positibo batean.

Etorreraren ondoren, hamaiketakoa eta jolasak egin dituzte auzoko plazan. Arratsaldeko 18:30ean, pilota partidak jokatuko dituzte frontoian. Iluntzeko 21:00etan, herri afaria egingo dute eta ondoren, Erromeria taldeak giroa alaituko du 23:00etan hasita.

Ikusi egitaraua osorik hemen.

Hemen dituzue gaur goizean hartutako argazki batzuk:

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide