Albisteak

[ARGAZKIAK] Kristobal deunaren egunarekin eman zaie festei bukaera Narrondon

Eguraldi paregabea izan zuten atzo ere Narrondon. Goizean meza eta hamaiketakoa izan zituzten, Idiakaitz txistulariek alaituta. Arratsaldean berriz demak; Altunaren idia, Artabillaren behia eta Etxeberriren zaldiarekin. Eta jaiei bukaera ezin hobea emateko, karpa azpian sagardoa eta zikiro pintxoak, Araitz eta Garazi trikitilariekin. Datorren urtean gehiago!