Albisteak

[ARGAZKIAK] Martxoak 8ko ekitaldia eta emakume afaria

“Ez dago hitzik eta aldi berean hitz gehiegi daude atzoko eguna definitzeko” adierazi dute Zestoako Txoko Feministako kideek. 17 eta 93 urte bitarteko emakumeak bildu ziren atzo Jubilatuen tabernan eginiko afarian. Bukaera bikaina eman zioten emozio eta aldarrikapenez beteriko egunari.