Albisteak

[ARGAZKIAK] Santa Engraziko eguna

Santa Engraziko eguna ospatzeko irteera egin zuten atzo hainbat herritarrek Agiro Mendi Klubek antolatuta. Goizeko 9:30ean abiatuko ziren Gurutzetik. Santa Engraziara iristean, salda beroa hartu zuten. Ondoren, umeen jolasak izan zituzten eta goiza borobiltzeko paella eder bat jan zuten.