Albisteak

[ARGAZKIAK] Umeen egunarekin emango diete amaiera Aizarnako Amabirjinei

Umeen eguna ari dira ospatzen gaur Aizarnako Amabirjin jaietan. Auzoko txikienek txupinazoa bota dute goizean eta jarraianĀ  krosa egin dute Aranburuko zelaian. Ondoren, ur jolasak egin dituzte. Eguerdian, makarroi jana egin dute eta tripa bapo beteta jolasak egin dituzte frontoian. Arratsaldeko 19:00etan “Mugi boogi” ikuskizunarekin emango diete amaiera aurtengo Amabirjinei.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide