Albisteak

[ARGAZKIAK] Umeen egunaz gozatzen ari dira Arroabean

Umeen egunaz gozatzen ari dira gaur, Arroabeko Karmenetan. Goiz guztian zehar jolasak egin dituzte eta giro bikaina aprobetxatuz, ederki busti dira Arroabeko haurrak. Eguerdian, atsedena hartzeko tartea izan dute bazkari eder batekin. Arratsaldeko hiruretatik aurrera, puzgarriak izango dira auzoan eta ondoren, apar-festa eta txokolatada. 19:00etan kirolari tartea egingo diote Eneritz Arrieta eta Araitz Eizagirre, Ohiana Orbegozo eta Alaitz Badiolaren aurka arituko dira pilotan frontoian. Ondorean, poteoa egingo dute BTK herriko batukada taldearekin. 21:30ean herri afaria frontoian eta eguna amaitzeko, gaueko 23:00etan, La Jodedera, Bida Batez eta  Uranga&Huegun DJen musika izango da entzungai.

Argazkiak: Kepa Iribar eta Naiara Olaizola




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide