Albisteak

[ARGAZKIAK] Zestoako 5. Garagardo azoka

Amaitu da Zestoako Garagardo azokaren 5. edizioa. Lau egunez kiroldegi kanpoko estalpean festa giro ederra izan da. DJak, kontzertuak, batukada, karaokea… izan dira bertan egin diren ekimenetako batzuk.

Aurtengo edizioa Zestoako Txoko Feministak eta Alstinduk antolatu dute. Azpimarratzekoa herritarren parte hartzea beste behin ere, urtero moduan herritar ugarik jarri du bere aletxoa azoka posible egiteko (barran garagardoak ateratzen, sukaldean otorduak prestatzen, txartelak saltzen edo musika ekipoa antolatzen,…).

Hona hemen Garagardo aokako argazki batzuk:

Antolatzaileek Garagardo Azokaren irekieran irakurritako testua:

Garagar alearekin egin ohi da garadardoa, asteburu honetan zestuarron azoka izan nahi duen honetan edango duguna. Txoko Feminista eta Astinduko kideok ere gure aletxoa jarri nahi izan dugu 5. Garagardo azoka antolatuz. Herritar ugarik ere bere aletxoa jarriko duzue bertan auzolanean edo azokara etorriz pitxar baten bueltan atera nahi ditugun xoxak utzita.
Izan ere, gure asmoa urtean zehar hainbat ekimen burutzea da herrian. Ez baidugu ulertzen herri bat non herri erdia emakume izateagatik gizonezko beste erdi baten menpe izatea, edo hainbat herritar bazterrean ia ezer gabe uztea. Aniztasunaren aldarria geure egin nahi dugu, elkartasunez eredu berri baterantz eraldaketan urrats txikiak eman.
Urtean zehar gure alea ere jarri nahi dugu pilloan, herrian,Zestoan.
Ondo pasa eta eskerrik asko guztioi.
Osasuna!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide