Albisteak

Aritz Iriondo pilotua ‘Rallye Costa Tropical’ lasterketan garaile

Pasa den azaroaren 27 eta 28an Motrilen (Granada) ospatutako “Rallye Costa Tropical” lasterketan 2RM kategorian garaile izan da Aritz Iriondo pilotu zestoarra. Lurreko rallyen Espainiako Txapelketaren baitan antolatutako azken lasterketa zen Motrilekoa. Nahiz eta parte-hartzaile kopurua ohikoa baino txikiagoa izan, ikuskizun bikaina eskaini zuten pilotuek.

Espainiako txapelketa 8 lasterketak osatzen dute eta bakoitzean 350km inguuko ibilbideak izaten dira. Haietatik 120 inguru neurtuak. Ibilbide osoa 8 zatitan banatzen da 10 eta 15 km dituelarik bakoitzak. Proben helburua azkarrena izatea da, zati guztiak denbora gutxien egiten duena izango da garaile.

Iriondoren kotxeekiko afizioa ez da gaurko kontua, betidanik gustatu izan zaizkio. Abiadura baino gehiago gidatzea du gustuko eta lehenengo motorra 16 urterekin izan zuela dio. 2003. urtean lasterketen munduan lehen pausuak eman eta gaur egun arte dihardu inguru horretan.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide