ARRASTOARI SEGIKA – Azaroko erantzuna

Itzuli gara oporretatik eta agendan honako lantxoa geneukan apuntatuta: azaroko asmakizunaren asmatzaileen zerrenda idatzi komunitatean. Hementxe gatoz, ba! Ondorengo hauek irabazi zuten ekaineko zozketarako txartel bana: Ines Arizaga, Eneko Korta, Patxi Aramendi eta Rosa Artola. Zorionak eta segi parte hartzen! Gogoratu bientzako bazkari edo afari bat zozketatuko dugula ekainean!

Paperekoan irakurri ez bazenuten, hauxe izan zen azaroko asmakizunari buruz emandako azalpena:

Ibaian behera bidaiatzearekin batera, denboran ere bidaiatu zuten astelehenetako mintza-saioko kideek. Zestoako “portura” eraman nahi izan gintuzten, BEDUA-ra, hain zuzen ere. Izan ere, XV. mendean garrantzia handia izan zuen bertako merkataritza-jarduerak; horra iristen ziren Bizkaiko meategietako burdina-zainak, ondoren inguruko burdinoletara garraiatzeko. Gerora, angula harrapatzeko lekua izan da Bedua (horixe zen harrapakin estimatua), eta zineman ere agertu da, Espainiako filmerik ikusienean.

Jarraian duzue hurrengo asmakizuna. Zer ote da? Hilaren 20ra arte duzue erantzuna bidaltzeko. Animatu!

1-Ura dauka.

2-Zubi ondoan dago.

3-Sahats negartiak daude gertu.

4-Zer dagoen esanda lortuko duzu izena.