Arrastoari segika lehiaketako zozketa

Ikasturtea bukatu dugu, eta agindu genizuen bezala, txoko honetako lehiaketan parte hartu duzuenon artean Araneta Erretegian bazkari edo afari bat zozkatu dugu. Berrogeita hamalau zenbakiren artean egin dugu zozketa, eta irabazlea Patxi Aramendi izan da, ekaineko Danbolinen ikus dezakezuen bezala. Zorionak!

Ekainaren 18an egin genuen zozketa, eta garbia izan zela ikus dezazuen, bideoz grabatu genuen A2 mailan dabiltzan ikasleekin. Jarraian duzue ikusgai:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide