ARRASTOARI SEGIKA: martxoko erantzuna eta asmatzaileak

Argazki zaharrez eta txondor usainez bete zaigu postontzia; iritsi da apirileko Danbolin eta bertan irakurri ahal izan duzue gure martxoko asmakizunaren berri.

‘Bidegorri’ eta ‘bide berde‘, bi erantzunak onartu ditugu; lehenengoa gehiago entzuten dugun arren, beste leku askotan ‘berde’ izendatzen dutelako trenbidea ordezkatu duen pasealekua.

Beraz, nortzuk eskuratu dute ekainean egingo dugun zozketarako txartel bana? Honako hauek guztiek: Aitziber Iparragirre, Roberto Martija, Arantxa Zigaran, Izaskun Indamendi, Unai Ormazabal, Lide Jimenez, Jaxone Eiza, Patxi Aramendi eta Aitziber Arregi. Zorionak denoi eta eskerrik asko parte hartzeagatik!

Apirileko asmakizunerako hemen dituzue lau pistak:

1- Askok txoko honetako kideek altxor bat dutela uste du.

2- Umeek urrun ikusten dute, helduek ez hainbeste.

3- Gaur bertan ari direnak bihar azpiko tabernara joango dira.

4- Ekintza ugari antolatu ditu aurtengo ospakizunerako.

JOLASAREN ARAUAK:

  • Hilero 4 pista emango ditugu hitz bat (edo kontzeptu bat) asmatzeko.
  • Asmatu beharreko hitzak Zestoarekin harremana izango du.
  • Erantzunak hilaren 20a baino lehen bidali beharko dira:
  • Ikasturte amaieran SARIA zozketatuko da (bazkari edo afari bat). Asmatzaile guztiak sartuko dira zozketan; zenbat eta gehiagotan asmatu, aukera gehiago saria eskuratzeko!