Arrastoari segika: OHARRA

Ikasturte amaierara iritsi gara, horregatik, aurreko argitalpenean esan bezala, maiatzekoa izango da azken asmakizuna. Jakinarazi nahi dizuegu, aldizkaria argitaratu aurretik zozketa egin behar izango dugunez, hil honetan 14EAN AMAITUKO DELA PARTE HARTZEKO EPEA.

 

Oraindik erantzuna bidali ez baduzu, garaiz zabiltza. Hemen dituzu lau pistak:

1- Telebistan eta irratian aritzen da, ozeano handiaren bestaldetik.

2- Bertsoen inguruan ere aritu izan da pantailan.

3- Euskal Herriko festarik festa hasi zuen bere ibilbidea.

4- Danbolineko lehen erredakzio-taldeko kide izan zen.

 

JOLASAREN ARAUAK:

  • Asmatu beharreko hitzak Zestoarekin harremana du.
  • Erantzunak hilaren 14a baino lehen bidali beharko dira:
  • Ekaineko alean jakingo dugu nork irabazi duen bi pertsonarentzako bazkari edo afaria Araneta jatetxean.