ARRASTOARI SEGIKA: urtarrileko erantzuna eta asmatzaileen zerrenda

Joan den astean jaso zenuten Danbolinen ale berria zeuen etxeetan, eta bertan ikusi ahal izan duzue urtarrileko asmakizunaren erantzuna: TXIMISTA zen, bai!

Eta nortzuk bidali dute erantzun zuzena gure postontzira? Honako hauek: Jaxone Eizagirre, Vydia Iglesias, Arantxa Zigaran, Amaiur Aristi eta Patxi Aramendi. Zorionak! Ekaineko zozketarako txartel bana irabazi duzue!

Jarraian otsaileko asmakizuna:

1- Entzun egiten dugu.

2- Zuzendutako taldea da.

3- Jaiekin lotura handia du.

4- Herritarrak mugiarazten ditu.

Ba al dakizu zertaz ari garen? Bidali zure erantzuna 670 420 048ra edo zestoa@aek.eus-era.