Albisteak

Arrita eta Anderrek jantzi dute txapela Santa Ines Txapelketan

Eguerdiko 12:00etan jokatu dira Santa Ines Pilota txapelketako finalak Iraetako Txikito pilotalekuan. Urdinek irabazi dute bi partidetan eta biak ere 22-19an bukatu dira. Ander Etxeberria eta IƱigo Uria Arritak jantzi dute txapela 22-19 Kixkurra eta Aitzoli irabazita. Aurrez 3 eta 4. postuak jokatu dira, Muno-Sathya bikote urdinak irabazi du 19an Miranda-Jantxi bikotea utzita.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide