Albisteak

Arroabeko haurreskola “ixteko arriskuan” haur gehiago matrikulatzen ez badira

Pasa den ostiralean amaitu zen Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkako haurreskoletan matrikulatzeko epea. Arroabean ordea, epeak uztaila bitartean zabalik jarraituko du, orain arte haur bakarra matrikulatu delako. Gutxienez, hiru ikasle behar dira ikasturtea hasi ahal izateko.

Haurreskolako kideak kezkatuta agertu dira egoera honen aurrean, Arroabean horrelako zerbait gertatzen den lehen aldia baita. Uztaila bitartean haur gehiagok izena ematen ez badute, haurreskola itxi egin beharko dutela jakinarazi dute ordezkariek.  “Aurten arte, 15-25 ume artean izan ditugu ikasturtez ikasturte, eta aurtengoa salbuespena izan da” azaldu dute.

 

Argazkia: Urola Kostako Hitza

 

 

 

 

IRUZKINDU

Zure helbide elektronikoa ez da publiko egingo. *

Danbolin ez da hemen emandako iritzien kargu egiten.

Ez da irainik onartuko.

Danbolineko lan-taldeak, beharrezkoa izanez gero, edukiak ezabatzeko eskubidea du.