Albisteak

Arroagoiko Santio-Santana jaien egitarauaren zuzenketa

Banatu berri dugun aldizkariko Agenda atalean datorren Arroagoiko jaien egitaraua ez da zuzena. Beheko hau da aurtengo egitaraua. Uztaileko zenbakian zuzenduta sartuko dugu berriro, baina bitartean hemen duzue kontsultatzeko moduan. Barka eragozpenak.

 

SANTIO – SANTANA JAIAK 2018

UZTAILAK 26, OSTEGUNA, SANTA ANA EGUNA

10:30ean Txupinazoa.

11:00etan MEZA nagusia.

Ondoren ITXAROPENA dantza taldea.

Jarraian EDADETUENTZAKO HAMAIKETAKOA Herri-etxe elkartean. Tartean BINGO-n jokatzeko aukera izango da.

Arratsaldeko 16:30ean UME JOLASAK (Izen ematea 16:00etan) eta TXOKOLATADA plazan.

18:30ean  ZEZEN TXIKIAK ETA PONIAK Lopene ganadutegiaren eskutik.

20:30ean  UMEENTZAT AFARI MUSIKATUA.

Gaueko 22:30ean Erromeria goizaldera arte IZER eta ALABIER  taldeak alaiturik.

UZTAILAK 27, OSTIRALA, SANTANA II.

12:00etan Haurrentzako MARGOKETA.

18:30ean ARROA BEHEKO BATUKADA.

19:00etan HERRITARREN ARTEKO KIROLAK frontoian: Txinga, trontza, sokatira… BATUKADAK giroturik.

Gaueko 21:45ean PARRAZTA Taldearen KONTZERTUA.

23:30ean erromeria  KUPELA taldearekin..

Jarraian  DJ PAJARITOren emanaldia goizaldera arte.

UZTAILAK 28, LARUNBATA

11:30ean Haur eta gaztetxoentzako Puxka Muxka Zirkusekin ZIRKO ESKOLA TXIKIA frontoian.

12:00etan BIZIKLETA PROBA II. Igarategi igoera.

Arratsaldeko 17:00etan Zestoako VIII. TRIKITILARI GAZTEEN txapelketa.

Arratsaldeko 19:00etan ASTO PROBAK: Pello ETXABE eta ARTABILLA.

Jarraian  TRIKIPOTEOA.

Iluntzeko 21:00etan HERRI AFARIA: Joxe Ramon “AKULU” bertsolariarekin eta trikitilariek lagundurik.

Gaueko 23:30ean IMUNTZO eta BELOKI trikitilari taldea.

Ondoren goizaldera arte DJ OL_BER (OLABERRI)-ren emanaldia.

Goizeko 6:00etan TXOKOLATADA eta gaupaseroen ARGAZKIA.

Jarraian KARROZA baserriz baserri.

UZTAILAK 29, IGANDEA

10:00etan Meza.

11:00etan PATATA TORTILLA LEHIAKETA (tortilla 10:30erako Herri etxe elkartera eraman beharko da).

11:15ean IDIAKAITZ txistulari taldea eta Zestoako ALBOKARIAK.

Jarraian SAGARDO LEHIAKETA. Partaideak: OLABERRI, AZKETA, IGARTZA-HAUNDI, ETXEBERRI, ZELAIKUA, AZKETAERROTA eta HARITZA.

12:00etan ESKU PILOTA FINALAK: Binaka EMAKUMEZKOAK: Araitz   EIZAGIRRE eta Nora MENDIZABAL, Maddi UNANUE eta Naroa AGIRREren aurka.  GIZONEZKOAK: EIZAGIRRE eta ANDUAGA, AGIRRE eta SASIAIN-en aurka.

16:00etan  Josu Arrietaren omenez PARAPENTE TXAPELKETA.

18:30ean “Karmelo Matrakaren” omenez HERRI KIROL SAIOA: Harri jasotzaileak:  Idoia ETXEBERRIA eta Gorka ETXEBERRIA, Imanol MUJIKA eta  MIKELAren aurka. Aizkolariak: Iker VICENTE eta Txomin ORBEGOZO, Ruben SARALEGI eta  Eneko SARALEGIren aurka modalitate ezberdinetan.

22:00etan ARROAKO JAIETAKO ARGAZKI PROIEKZIOA  eliz atarian.

22:30ean Erromeria IRATI ETA AMETS Trikitilariekin.

Tartean, gaueko hamabietan OTARRAren ZOZKETA eta hirugarren ARGAZKI LEHIAKETAREN SARI BANAKETA.