Albisteak

Artilea jasotzeko zerbitzua eskainiko du URKOMEk

Artilearen dauden arazoak direla eta, artilea jasotzeko zerbitzua eskainiko du URKOMEk, Urola Kostako Landa Garapeneko Elkarteak. Urola Kostan eskainiko du zerbitzua eta Urolako Kostako Udal Elkaterteak eta Urola Erdiko Mankomunitatearekin adosturiko bilketa puntuak Lapatx (Azpeitia) eta Urteta (Zarautz) zabortegiak izango dira.

Elkartea 50 ardi baino gehiago dituzten baserritarrekin harremanetan jarri da dagoeneko baina puntu hauetara artilea duen edozeinek eramateko aukera duela azaldu dute. Uztailaren 23tik 27ra bitartean egongo da artilea uzteko aukera eta solte utzi beharko da, inongo zakurik gabe.

Artilea uzteko ordutegiak:

  • Lapatx zabortegia (Azpeitia): 08:00 – 13:00 / 15:00 – 18:00
  • Urteta zabortegia (Zarautz): 08:30 – 14:00

Edozein zalantza argitzeko deitu ondorengo telefonora: 943 816 500




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide