Albisteak

Asentzio jaiak Endoian

Datorren ostegunean, hilak 10, Asentzio jaietan murgilduko dira Endoian. Igandera arte iraungo du festak eta urtero legez, auzo afaria, herri-kirolak, zezen txikiak edota erromeria ez dira faltako.

 

Hemen egitaraua:

Maiatzak 10, osteguna

20:00 Meza. Ondoren auzo afaria Unai Agirre eta Agin Laburu bertsolariekn. Guztia Ainhoa eta Naia trikitilariek alaiturik.

Maiatzak 12, larunbata

23:00 Elortza eta IƱakirekin erromeria.

Maiatzak 13, igandea

11:00 Meza nagusia.

12:00 Itziarko dantza taldea. Guztia Jagoba eta Maddalen trikitilariek alaiturik.

14:00 Auzo bazkaria.

17:30 Herri-kirolak. Haritz eta Jon harrijasotzaileak, Hodei eta Ioritz aizkolariak eta Karmele txinga eta ingurarekin.

19:00 Zelai-luze zezenak.

Ondoren erromeria Jagoba eta Maddalen trikitilariekin




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide