Aste honetan hasiko da gaztetxoen bertso-eskola, animatzen?

Badira urte batzuk Zestoan gaztetxoen bertso-eskola martxan dagoela. Aurten astearteetan 17:30etatik 18:30etara izango da kultur etxean eta irakasle lanetan Maialen Velarde bertsolaria arituko da.

Astean ordubeteko saioaz gain urte osoan ekintza ugari antolatzen ditu Erniarraitzek bertso-eskoletako gaztetxoekin: Lasturren asteburu pasa, Gipuzkoako Bertso Eskolen Egunera irteera, Eskolarteko saiora irteera, herrien arteko topaketak, gaztetxoentzat jolas saioak, bertsolarien bisitak…

Ikasleek ordaindu beharreko kuota hilean 20€koa izango da.

Hizkuntzarekin jolastu eta ondo pasatzeko gogoz dagoenak aukera du oraindik:

  • erniarraitz@gmail.com helbidera idatzita.
  • 637 758 734 telefono zenbakira deituta.
  • Datorren asteartean, urriaren 10ean arratsaldeko 17:30ean kultur etxera joanda.

IRUZKINDU

Zure helbide elektronikoa ez da publiko egingo. *

Danbolin ez da hemen emandako iritzien kargu egiten.

Ez da irainik onartuko.

Danbolineko lan-taldeak, beharrezkoa izanez gero, edukiak ezabatzeko eskubidea du.