Albisteak

Aste Santuko udaleku irekiak Sastarrainen

Aste Santuko oporretarako, haurrentzat udaleku irekiak antolatu ditu Sastarrainek. Zestoa eta Azpeitiko haurrak izan dira batez ere parte hartu dutenak. Martxoaren 26tik 28ra bitartean, astelehenetik asteazkenera alegia, goizeko 9:00etatik 13:00ak arte. Baratzea, ukuilua, ogia eta postre goxoak egin dituzte, baita kobazuloan sartu ere ibili dira. Apirilaren 3tik 8ra bitartean izango da beste txanda bat.