Albisteak

Asteburuko guardiako farmazietan aldaketak

Eusko Jaurlaritzako osasun sailak, aldaketak egin ditu asteburu eta jaiegunetako guardiako farmazietan. Hemendik aurrera horrela izango dira:

  • Astelehenetik ostiralera arteko guardiak berdin jarraituko dute, hau da, goizeko 9:00etatik 22:00ak arte
  • Larunbatetan 9:00etatik 14:00ak arte ere berdin.
  • Larunbat arratsaldez 14:00etatik 22:00etara, igande eta jai egunetan Azpeitia eta Zarautzeko guardiako farmaziak izango dira gertuen ditugunak.
  • Gaueko zerbitzua lehen bezala mantenduko da, gaueko 22:00etatik goizeko 9:00ak arte, Zarautzen Ispizua farmazia, Urdaneta kalean (943 13 31 83) eta Azpeitian, Alberdi farmazia, Jose de Artetxe kalean (943 81 59 74).
  • Une oro guardiako botika nori dagokion jakiteko:
  1. Zestoako Zurutuza farmaziako erakusleihoko oharra
  2. Egunkarietan
  3. Cofgipuzkoa aplikazioan
  4. cofgipuzkoa.com webgunean



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide