Albisteak

Atletismo Topaketen bigarren jardunaldia izango da larunbatean

Maiatzeko hiru larunbatetan, atletismoko probak egiten dabiltza Iraetako futbol zelaian. Pasa den astean izan zen lehen saioa eta eguraldi txarra egin harren, 80 neska mutil inguruk hartu zuten parte. Altuera jauziaren proba bertan behera utzi behar izan zuten euria zela eta baina gainontzeko probak egin zituzten.  Antolatzaileak gustura geratu ziren izandako erantzunarekin. Larunbat honetan, hilak 19, atletismoko proben bigarren jardunaldia izango da, goizeko 9:30ean hasita. Hirugarren eta azken jardunaldia berriz, maiatzaren 26an izango da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide