Albisteak

Atletismoko txapelketa jokatuko dute larunbatean Iraetan

Maiatzeko larunbatetan atletismoko probak jokatzen aritu dira herriko gaztetxoenak. Datorren larunbatean, hilak 26, proben azken jardunaldia izango da. Oraingoan, txapelketa izango da eta kategoria eta proba ezberdinetan sariak banatuko dituzte.

Goizeko 9:30ean hasiko dira probak Iraetako futbol zelaian. Lehenengo proba lasterketa luzea izango da eta futbol zelaiaren kanpo aldetik egingo dute. Benjaminek bira bat emango dute eta alebinek 2 bira emango dituzte. Ondoren, gainontzeko probak egingo dituzte kategoria desberdinetan banatuta. Proba hauek, 60m, 60m hesiak, xabalina eta pisu jaurtiketa eta altuera jauzia izango dira. Azken proba erreleboetako txapelketa izango da. Goiza amaitzeko, sari banaketa egingo da.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide