Albisteak

Ausa-Gaztelu egunera joateko deia egin du herritar talde batek

Datorren maiatzaren 1ean, asteartea, Ausa-Gaztelu eguna izango da Larraitzen (Abaltzisketa). Hainbat zestoar joango dira eta goizeko 8:00etan irtengo dira gurutzetik.

Ondorengoa izango da egitaraua:

9:00 – Topagunea Larraitzen. Mendi martxaren irteera

11:30 – Gazteluan euskalnafarrei omenaldia Larraitzen

11:30 – Orotplakaren aurrean lore eskaintza eta euskalnafarrei omenaldia

13:00 – Mendi markatxoei ongi etorria Larraitzeko hesian

13:30 – Ekitaldia eta mezuaren irakurtzea Larraitzen.

14:00 – Bazkaria (txartelak aurrez erreserbat behar dira)

Goizean zehar liburu, DVD eta kamisetan egongo dira salgai. Artisau produktuak, bertsolariak, trikitixa…




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide