Albisteak

Autobus geltoki berriaren erreforma egiten ari dira egunotan

Autobusen joan etorria herrigunetik ateratzeko helburuarekin geltoki berria eraiki zen urte hasieran. Errepidea Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumena da, beraz obra hauek Aldundiak agindutakoak dira. Otsailean Aldundiko kideak geltoki berria ikuskatzera etorri zirenean “irisgarritasun neurriak” betetzen ez zituela eta, geltokia erreformatzea erabaki zuten.

Gurpil aulkiak autobusera igotzerakoan edo autobusetik jaisterakoan, plataforma igogailuak 90 graduko bira egiten du, eta horretarako nahiko toki ez zegoela-eta geltokia luzatzen ari dira. Atzo hasi ziren erreformarekin.

Behin erreforma hori eginda, geltoki berria martxan jarriko da, eta autobusen joan etorria Zestoako herrigunetik aterako da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide