Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Urtarrilaren 16rako aurreikusita zeuden ordutegi eta ibilbide guztiak otsailaren 6an hasiko dira martxan. Ordutegi berriak esteka honetan daude ikusgai.
Zeresan handiena Donostiarako autobusen ibilbide aldaketak ekarri du. Izan ere, otsailaren 6tik aurrera Donostiako Amara auzoan autobusak ez du geldialdirik egingo. Horrez gain, aipatu behar da, astelehenetik ostiralera orduerdiro izango direla autobusak Donostira. Zarautz aldera orduero izango da zerbitzua, eta Zestoa-Ermua ibilbidean autobusen maiztasuna handituko da.