Bazkide batzarra Portale Kultur Elkartean

Martxan hasi ginenetik denbora bat pasa da dagoeneko, eta Portalek gure bazkideekin hitz egin nahi dugu, orain artekoa azaldu, eman diren, ematen ari diren eta emateko asmoa dagoen pausoez hitz egin, eta noski, bazkideei entzun.

Portalekide guztiak gonbidatu nahi ditugu asteazken honetan, ekainaren 21, arratsaldeko 19:00etan Portalen bertan egingo den batzarrean parte hartzera.

Hauxe batzarreko gai-ordena:

– Inaugurazioa egin zenetik honaino egin diren jarduerak eta agendare aurreikuspena

– Egoera ekonomikoa eta bazidetzak

– Elkartearen gaur egungo antolaketa eredua

– Obra eta tabernaren ustiapenarekin egin diren harreman eta negoziazioak

– Bazkideen ekarpenak
Bertan ikustea espero dugu!

IRUZKINDU

Zure helbide elektronikoa ez da publiko egingo. *

Danbolin ez da hemen emandako iritzien kargu egiten.

Ez da irainik onartuko.

Danbolineko lan-taldeak, beharrezkoa izanez gero, edukiak ezabatzeko eskubidea du.